Gasteiz

Gasteiz
Zenbat istorio hiri baten historian...

2008/02/23

Aholkugela

Gune honetan informazio orokorra eta ikasteko lagungarriak izan daitezken baliabide eta aholku batzuk ere aurkituko dituzu.
* Ikasten ikasiz Image Hosted by ImageShack.us

2008/02/13

Web 2.0 zerbitzuak

Kaixo, ikaskide maiteok.

Poliki-poliki ari naiz sartzen niretzat guztiz ezezaguna den Web 2.0 mundu honetan eta, esan beharra dago, eskaintzen dituen aukera zabalei antzemateak jakin-min handia sortarazi duela nire barnean. Ikastaro honetan izena eman nuenean ez nuen espero niri zientzia-fikziozkoa iruditzen zaidan mudu batean murgilduko nintzenik (barkatu nire ezjakintasuna, baina ez dut aurkitzen beste modu hoberik nire aurrean irekitzen ari den eremu berri hau deskribatzeko). Hasieran neuzkan xedeak guztiz gainditurik ikusi ditudala, aitortu behar dut. Egia esateko, nik uste nuen blog bat egiten eta kudeatzen ikasiko genuela (hau da, hasieran egin duguna) baina, orain web 2.0 honetara eman dugun jauzia niretzat sarerik gabeko arrisku-salto bat izan da (behintzat, eta txiste txar bat egiteko, “sarean” bertan izan da). Hori bai, zoragarria ere. Eta, une honetan, gehiago ikasteko irrikitan nago (barkatu, berriro, gai hauetaz adituak zaretenok. Ziur aski hainbesterako ez dela pentsatuko duzue-eta. Baina, nire ezjakintasunez, “liluratuta” nago...).

Gorkak aipatutako bi guneak aztertzen ibili naiz eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit. Zamzar.com zerbitzua erabili dut eta sinestezina badirudi ere, di-da batean bueltatu didate nik “pdf” formatuan bidalitako testua “doc” formatuan bihurtuta (Gainera, eskaintzen duen formatoen aukera oso zabala da!!!). Baita Scriblink arbela digitalean saltsan ibili naiz, “jolasten”, frogak egiten eta, oso trebea ez izan arren (asko praktikatu egin behar da), oso baliabide ederra iruditu zait.

Azalpen aspergarri honekin amaitzeko esango dut ez dudala ulertzen gure administrazioaren jarrera: alde batetik, software librearen aldeko apustu ez egitea eta, beste aldetik, konektibitatean ez inbertitzea. Ezkutuko interesaren bat izango ote da...

Agur bero bat.

2008/02/11

Bookmarking soziala: Delicious eta Lapikoa.

Aitortu behar dut zaila egin zaidala aukeraketa egitea; azken finean, denek betetzen dute beren funtzioa eta erabiltzen dute sistema bera (etiketena). Gauzak horrela, batean edo bestean kontua sortzeko erabakian garrantzi handiena izan duten faktoreak hauek izan dira: nire irakasgaiekin lotura estuena edukitzea, esteka kopuru zabalena, hizkuntza eta sinpletasuna.

Hori dela eta, diseinu eta sinpletasun aldetik Magnolia eta Blinklist, hurrenez hurren, gehien gustatu zaizkidanak izan arren, aipatutako beste faktoreak kontuan hartuta Delicious iruditu zait egokiena (irakasten dudan gaiarekin –ingelesa- oso lotura handia dauka, esteka-mordoak ere, eta erabiltzeko ez dirudi oso zaila denik) eta honetan sortu dut kontua. Hau esanda, gure hizkuntza ere bultzatu behar dugulakoan nago eta horregatik sortu dut beste kontu bat Lapikoan, hezkuntza munduarekin guztiz lotuta dago-eta.

Denborak, alde batetik, eta blogaren garapenak, beste aldetik, esango didate zerbitzu bietatik zein erabiliko dudan gehien.