Gasteiz

Gasteiz
Zenbat istorio hiri baten historian...

2008/12/28

Charlie & Lola

Based on the award-winning books by Lauren Child, Charlie and Lola is a charming and imaginative animation series for young children. It focuses on the relationship between brother and sister, Charlie and Lola, and tells the story of how they handle the little issues that they, as young children, encounter every day.
Charlie is seven - he likes rockets, making racing cars and playing football with his friend Marv, who lives downstairs. Lola is four, but very nearly five. She likes pink milk, chimpanzees and her best friend Lotta. She is fascinated by everything and is very independent.
As they come up against life's daily problems, they use their own method of problem solving: imagination and fantasy. And when Lola is unsure or worried, Charlie is there to support her with humour and logic.
Here you can watch the episode entitled "I am extremely magic" (Video taken from you tube – Uploaded by KidTv). Enjoy it!

http://www.youtube.com/view_play_list?p=25690538AD5AD63E&search_query=charlie+and+lola
For further information go to Charlie & Lola’s website

2008/07/26

Kaixo, berriro, ikasle maiteok!!!

Hi, dear students! Do you like my "Voki"? A good friend from Bilbo called Itxaso Bernaola (Thank you, Itxaso!) told me about "voki" and I have created one for my blog. It's fun, isn't it? And the best of all is that it's really easy to create it. I'll tell you about it later. Now, click on the "play" button, he's got a message for you...


Zer iruditzen zaizue nire "voki"? Polita, ezta? Egunen batean esango dizuet nola sortu dezakezuen horrelako bat ... momentuz, egin klik gezitxoan, mezua entzuteko (ea ulertzen duzuen!). Ondo pasa Gasteizko jaietan!!!

2008/07/16

Kaixo, ikasle maiteok!!!

Zer moduz oporrak? Primeran, ezta? (A zer nolako galdera!!!) Dena den, ikusi dut zuetariko batzuk hasi zaretela gune hau bisitatzen... eta ez nago ziur kuriositatez egin duzuen edo ariketaren bat egiteko nahian... Badaezpada ere ariketa batzuk proposatuko dizkizuet (badakit pentsatzen ari zaretela "traidore" bat naizela; baina, lasai egon, ondo pasatuko duzuela uste dut). Oporretan gaudenez (familiarekin eta lagunekin egoteko garaia) familiari buruzko istorio batekin hasiko gara. Ondo iruditzen zaizue, ezta? Ea, ba... egin ezazue klik hurrengo lotura honetan
http://www.britishcouncil.org/kids-stories-my-dad.htm
("British Council"-en web-orria) eta ikusi ezazue "MY DAD" istorioa.
Istorioa ikusi eta gero, inprimagailua baldin badaukazue, egin ezazue klik pantailaren gainean gorrian agertzen den "Print activity" loturan eta egin dezakezue inprimatutako fitxa hori. Bai?
Gero, eskuineko zutabean berdez agertzen den "More about the family" loturan klik egin eta egin itzazue orri horretan proposatzen diren ariketak ("Male or female"; "Family words"; "What's your friend like?"; "Face match"...) Baten bat zaila iruditzen bazaizue, ez egin; dena den, nire ustez, guztiak egiteko gauza zarete... (Baietz!)
Azkenik, zailena: idazlan bat. Ausartzen bazarete, saia zaitezte ariketa honekin! Nahi baduzue, ikusi dezakezue istorioa berriro eta antzeko zerbait idatzi... Baietz ausartzen zaretela!

Idazlana: "Write about a person in your family - your dad, mum, an aunt or uncle, or perhaps a brother or sister".

Write about:



First about you: your name and age...
(zuen aurkezpena: izena, adina, norekin bizi zareten...)
their name and age (beren izena eta adina)
what they look like (nolakoak diren)
what they do in the mornings, evenings and weekends (zer egiten duten goizean, arratsaldean, asteburuetan...)
their job (beren lana)
what they like doing (gustatzen zaiena...)

Idazlana ordenagailuz egiten baduzue (eta animatzen bazarete), bidali diezadakezue nire posta elektronikoaren helbidera. Ados?
Ondo pasa!

2008/04/03

Oinarrizko Ingelesa-Euskara Hiztegia Basic English-Basque Dictionary

Read this doc on Scribd: Oinarrizko Ingelesa 850


Hona hemen Gorka Palazio irakaslearen koordinaziopean hainbat irakasleren artean egin dugun Ingelesa-Euskara Oinarrizko Hiztegia.
Ingeles hizkuntzan maiz erabiltzen diren 1000 hitz inguruz osatuta dago eta ikasle hasiberrientzat erabilgarria izan daitekela uste dut.

(pdf fitxategia deskargatu)

Using Songs for teaching English to young learners, by Sue Clarke (British Council 2007)

2008/03/17

Ikasgela

Atal honetan Euskara hobetzeko lagungarri izan daitezken zenbait eduki, ariketa, joko edota iradokizun aurki ditzakezu.
* Edukiak
Image Hosted by ImageShack.us
* Ariketak
* Esteka interesgarri
Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us
Euskal Literatura Image Hosted by ImageShack.us
Euskal Kultura Image Hosted by ImageShack.us
Euskal Musika Image Hosted by ImageShack.us
Hiztegiak...

English Classroom

In this section you will find some useful grammar tips, games and exercises as well as links to pages to help you improve your English.
* Grammar tips
Image Hosted by ImageShack.us (University of Ottawa)
Image Hosted by ImageShack.us (Language Guide - EEUU)
Image Hosted by ImageShack.us (Students + fun)
* Exercises
* Useful links
Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us Image Hosted by ImageShack.us

2008/03/07

InstaCalc - kalkulagailu bat baino gehiago...



2008/02/23

Aholkugela

Gune honetan informazio orokorra eta ikasteko lagungarriak izan daitezken baliabide eta aholku batzuk ere aurkituko dituzu.
* Ikasten ikasiz Image Hosted by ImageShack.us

2008/02/13

Web 2.0 zerbitzuak

Kaixo, ikaskide maiteok.

Poliki-poliki ari naiz sartzen niretzat guztiz ezezaguna den Web 2.0 mundu honetan eta, esan beharra dago, eskaintzen dituen aukera zabalei antzemateak jakin-min handia sortarazi duela nire barnean. Ikastaro honetan izena eman nuenean ez nuen espero niri zientzia-fikziozkoa iruditzen zaidan mudu batean murgilduko nintzenik (barkatu nire ezjakintasuna, baina ez dut aurkitzen beste modu hoberik nire aurrean irekitzen ari den eremu berri hau deskribatzeko). Hasieran neuzkan xedeak guztiz gainditurik ikusi ditudala, aitortu behar dut. Egia esateko, nik uste nuen blog bat egiten eta kudeatzen ikasiko genuela (hau da, hasieran egin duguna) baina, orain web 2.0 honetara eman dugun jauzia niretzat sarerik gabeko arrisku-salto bat izan da (behintzat, eta txiste txar bat egiteko, “sarean” bertan izan da). Hori bai, zoragarria ere. Eta, une honetan, gehiago ikasteko irrikitan nago (barkatu, berriro, gai hauetaz adituak zaretenok. Ziur aski hainbesterako ez dela pentsatuko duzue-eta. Baina, nire ezjakintasunez, “liluratuta” nago...).

Gorkak aipatutako bi guneak aztertzen ibili naiz eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit. Zamzar.com zerbitzua erabili dut eta sinestezina badirudi ere, di-da batean bueltatu didate nik “pdf” formatuan bidalitako testua “doc” formatuan bihurtuta (Gainera, eskaintzen duen formatoen aukera oso zabala da!!!). Baita Scriblink arbela digitalean saltsan ibili naiz, “jolasten”, frogak egiten eta, oso trebea ez izan arren (asko praktikatu egin behar da), oso baliabide ederra iruditu zait.

Azalpen aspergarri honekin amaitzeko esango dut ez dudala ulertzen gure administrazioaren jarrera: alde batetik, software librearen aldeko apustu ez egitea eta, beste aldetik, konektibitatean ez inbertitzea. Ezkutuko interesaren bat izango ote da...

Agur bero bat.

2008/02/11

Bookmarking soziala: Delicious eta Lapikoa.

Aitortu behar dut zaila egin zaidala aukeraketa egitea; azken finean, denek betetzen dute beren funtzioa eta erabiltzen dute sistema bera (etiketena). Gauzak horrela, batean edo bestean kontua sortzeko erabakian garrantzi handiena izan duten faktoreak hauek izan dira: nire irakasgaiekin lotura estuena edukitzea, esteka kopuru zabalena, hizkuntza eta sinpletasuna.

Hori dela eta, diseinu eta sinpletasun aldetik Magnolia eta Blinklist, hurrenez hurren, gehien gustatu zaizkidanak izan arren, aipatutako beste faktoreak kontuan hartuta Delicious iruditu zait egokiena (irakasten dudan gaiarekin –ingelesa- oso lotura handia dauka, esteka-mordoak ere, eta erabiltzeko ez dirudi oso zaila denik) eta honetan sortu dut kontua. Hau esanda, gure hizkuntza ere bultzatu behar dugulakoan nago eta horregatik sortu dut beste kontu bat Lapikoan, hezkuntza munduarekin guztiz lotuta dago-eta.

Denborak, alde batetik, eta blogaren garapenak, beste aldetik, esango didate zerbitzu bietatik zein erabiliko dudan gehien.

2008/01/28

Zapalduen olerkia (ken Zazpi)

...askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei
zuei
zuei

video

2008/01/23

blogaren sorkuntza

Erditzea ez da nik uste nuen bezain zaila izan eta azkenean sortu dut nire bloga! Eureka!!!