Gasteiz

Gasteiz
Zenbat istorio hiri baten historian...

2008/02/13

Web 2.0 zerbitzuak

Kaixo, ikaskide maiteok.

Poliki-poliki ari naiz sartzen niretzat guztiz ezezaguna den Web 2.0 mundu honetan eta, esan beharra dago, eskaintzen dituen aukera zabalei antzemateak jakin-min handia sortarazi duela nire barnean. Ikastaro honetan izena eman nuenean ez nuen espero niri zientzia-fikziozkoa iruditzen zaidan mudu batean murgilduko nintzenik (barkatu nire ezjakintasuna, baina ez dut aurkitzen beste modu hoberik nire aurrean irekitzen ari den eremu berri hau deskribatzeko). Hasieran neuzkan xedeak guztiz gainditurik ikusi ditudala, aitortu behar dut. Egia esateko, nik uste nuen blog bat egiten eta kudeatzen ikasiko genuela (hau da, hasieran egin duguna) baina, orain web 2.0 honetara eman dugun jauzia niretzat sarerik gabeko arrisku-salto bat izan da (behintzat, eta txiste txar bat egiteko, “sarean” bertan izan da). Hori bai, zoragarria ere. Eta, une honetan, gehiago ikasteko irrikitan nago (barkatu, berriro, gai hauetaz adituak zaretenok. Ziur aski hainbesterako ez dela pentsatuko duzue-eta. Baina, nire ezjakintasunez, “liluratuta” nago...).

Gorkak aipatutako bi guneak aztertzen ibili naiz eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit. Zamzar.com zerbitzua erabili dut eta sinestezina badirudi ere, di-da batean bueltatu didate nik “pdf” formatuan bidalitako testua “doc” formatuan bihurtuta (Gainera, eskaintzen duen formatoen aukera oso zabala da!!!). Baita Scriblink arbela digitalean saltsan ibili naiz, “jolasten”, frogak egiten eta, oso trebea ez izan arren (asko praktikatu egin behar da), oso baliabide ederra iruditu zait.

Azalpen aspergarri honekin amaitzeko esango dut ez dudala ulertzen gure administrazioaren jarrera: alde batetik, software librearen aldeko apustu ez egitea eta, beste aldetik, konektibitatean ez inbertitzea. Ezkutuko interesaren bat izango ote da...

Agur bero bat.

No hay comentarios: