Gasteiz

Gasteiz
Zenbat istorio hiri baten historian...

2008/07/16

Kaixo, ikasle maiteok!!!

Zer moduz oporrak? Primeran, ezta? (A zer nolako galdera!!!) Dena den, ikusi dut zuetariko batzuk hasi zaretela gune hau bisitatzen... eta ez nago ziur kuriositatez egin duzuen edo ariketaren bat egiteko nahian... Badaezpada ere ariketa batzuk proposatuko dizkizuet (badakit pentsatzen ari zaretela "traidore" bat naizela; baina, lasai egon, ondo pasatuko duzuela uste dut). Oporretan gaudenez (familiarekin eta lagunekin egoteko garaia) familiari buruzko istorio batekin hasiko gara. Ondo iruditzen zaizue, ezta? Ea, ba... egin ezazue klik hurrengo lotura honetan
http://www.britishcouncil.org/kids-stories-my-dad.htm
("British Council"-en web-orria) eta ikusi ezazue "MY DAD" istorioa.
Istorioa ikusi eta gero, inprimagailua baldin badaukazue, egin ezazue klik pantailaren gainean gorrian agertzen den "Print activity" loturan eta egin dezakezue inprimatutako fitxa hori. Bai?
Gero, eskuineko zutabean berdez agertzen den "More about the family" loturan klik egin eta egin itzazue orri horretan proposatzen diren ariketak ("Male or female"; "Family words"; "What's your friend like?"; "Face match"...) Baten bat zaila iruditzen bazaizue, ez egin; dena den, nire ustez, guztiak egiteko gauza zarete... (Baietz!)
Azkenik, zailena: idazlan bat. Ausartzen bazarete, saia zaitezte ariketa honekin! Nahi baduzue, ikusi dezakezue istorioa berriro eta antzeko zerbait idatzi... Baietz ausartzen zaretela!

Idazlana: "Write about a person in your family - your dad, mum, an aunt or uncle, or perhaps a brother or sister".

Write about:



First about you: your name and age...
(zuen aurkezpena: izena, adina, norekin bizi zareten...)
their name and age (beren izena eta adina)
what they look like (nolakoak diren)
what they do in the mornings, evenings and weekends (zer egiten duten goizean, arratsaldean, asteburuetan...)
their job (beren lana)
what they like doing (gustatzen zaiena...)

Idazlana ordenagailuz egiten baduzue (eta animatzen bazarete), bidali diezadakezue nire posta elektronikoaren helbidera. Ados?
Ondo pasa!

No hay comentarios: