Gasteiz

Gasteiz
Zenbat istorio hiri baten historian...

2011/05/22

"Adurtza ikastola 25 urte"


Adurtza ikastolaren 25. urteurrena ospatzeko, Kepak eta biok abesti hau egin dugu, "25 urte hegoak astintzen" lelopean.


Hona hemen abestiaren letra:
ADURTZA IKASTOLA,
25 urte hegoak astintzen…


Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.


(bis)

Orain dela hogeita bost urte
jaio zen gure ikastola,
garai hartan gutxik uste zuten
hain handia izango zela.

Zenbat gatazka hona iritsi arte!
Zenbat bilera…! Hori nori axola!!!
Hezkuntza Euskaraz Publikoaren alde
e(g)in genu(e)n apustu itzela.

Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.

Oblatasen hasi ginen ibiltzen,
auzoraino zein bide luzea…
tximeletak hegoak astintzen,
errealitate bihurtu zuen ametsa!

Orain familia doa handitzen
‘ta harro gaude kide izateaz,
zirrara hau ez dugu sentitzen
beste inon baino ikastolan.

Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.

(Herensuge eta Sugai abestiei begi-keinua…)

Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.

Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.
Bai, gu gara ADURTZA IKASTOLA!

No hay comentarios: